XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joko horren kontra gatazkatu da Euskal Herria noiz suerte gehixeagoz, noiz suerte gutixeagoz.

Diot horrela, gaur eguneon badirelako Euskadin zenbait lurralde, hizkuntza suplantazio hori erabat eginda bilakatu direnak (hispanizatuak).

Baina Euskadiko zatirik handienean herria suplantatze honen kontra altxa da eta ezetz dio Espainiaren (edo bere kasuan Frantziaren) aldetik datorkion desnazionalizatzeari.

Eta hain zuzen, deseuskalduntze honen bortxatasunak Euskadiko zati handi batetan sortu duen abertzaletasun kontzientzia hizkuntza berlanda nahian manifestatu da; bereuskalduntze kontzientzian, alegia.

Kontestu honetan uler dezakegu: Euskara - Aurrerapen. Erdara - Reakzio. bi kontrakoen zentzu osoa eta Ikastolen fenomenoa.

Halaber, ezagutzen ditugun lehen Ikastolak ahitze fasean sartua zen euskara kontserbatzeko helburuarekin sortuak izan ziren.

Bi karakteristika bereizi zuten Ikastola hauek: a) Gurasoak abertzale - Ikastolaren antolamoldeak klandestinoak.

b) Haurrak euskaldun - Bilinguismo problematikarik eza.

Baina azken urte hauetako Ikastolaren bilakaerak aurreuste optimistenak ere gainditu egin ditu.

Gaur Ikastolak eskualde guztira hedatuak ditugu eta tradizionalki erdaldundurik zeudenetara ere bai.

Gainera Ikastola hauetako irakaslea euskal irakaskintzako promozio gazteen oinharri ari da bilakatzen, duten pedagogia berriak ezartzeko nahia handiagatik.

Bilakaera honetan Ikastolak etapa zenbait iragan behar izan du.

Lehena klandestinitatetik ateratzekoa eta honekin hazte txar bat; usutan erdaldunei zuzendu, nondik sortzen baita irakasleengan bilinguismo problemaren kezka.

Aipa ditzagun problema horrekin sartu baino lehen gaurko Ikastolak dituen problemak.

Lau puntu honetan bil genitzake: a) Haur euskaldun eta erdaldunak.

b) Irakasleen aldetik pedagogiako eraberritze nahia.

e) Instituzio ofizialen aldetik hizkuntza eta kultura osoa suplantatu nahia.

d) Zenbait gurasorengan aberri kontzientzia motza.

Karakteristika hauek kontuan ditugula azter genitzake bilinguismoari buruz Ikastola ematen diren jokamoldeak.

Bilinguista tesia Bilinguismoa beharrezkoa dugu pedagogiari jarraika.

Bestenaz haur euskaldunek trauma handi bat jasatzen dutela komunikabideetako zenbait tresnarekin harremanetan jartzean (nola irrati, telebista, tebeo, e. a.).

Guztiok erdaraz ditu eta; haur erdaldunek berdin ikastolako giroan sartzean, zeren bere hizkuntza jatorrizkoari arrotz bai zaio hura; eta pedagogiak hizkuntza batetik besterako iragantea progresiboki eman dadila eskatzen du traumarik sor ez dadin haurrarengan.

Gaurko joeran bilinguismoa euskararen tokian erdara ezartzea da

Egunotako Soziologistikak, berriz, bilinguismoari buruzko ihardunak ahozkada hutsak direla demostratu digu.

Ez harreman sozial eta ez hizkuntza harremanetako linguistiko konfliktorik deskribitzen duelako, praktika zientifikoak baztertua du ia hitz hori.

Abstrazionezko hitz horren sozial oinharri gabeziak eta (klase oinharri gabeziak, esan dezakegu) berek arbuiatzen dute haren zientifikotasuna.

Aski baliatu izan da ia burgesia tesia hartaz bere interesetarako, ikuspegi errealista delakoak, problema apolitikoki begiratu eta statu quo-a onhartu baino egiten ez duelako.

Bilinguismoak gainestruktura bezala funtzionatu eta funtzionatzen bait du.

Delako bilinguismoaren premia pedagogikoak, beraz, ez du klase nagusiaren zerbitzurako dagokeen pedagogian ez bada sentidurik, zeren antzeko konzepzio batek ez bait digu konpromiso falta besterik agertzen; konzepzio horretan problemari indibidualki heltzen zaiola suplantazioaren bortxatasuna disimulatu baizik ez bait da egiten.

Haatik bi hizkuntzen arteko indar harremanak aldatzen ez diren arte gure herrian, bilinguismoak hispanizatzea esan nahiko du; euskararen tokian erdara ezartzea epe luze edo laburrago batetan.

Euskalduna zapaltzaile eta kastellanoa zapaldua dela uste duenak bakarrik konsidera lezake bilinguismo pedagogia askatzaile bezala Euskadin.

Eta aski garbi dago hau honela uste lukeenak ezin liezaiokeela Ikastolari jarrai, ez espainol litekeelako, haren kaskoko ahalmenak nahastuak legozkeelako baizik; bestalde normal da seminario eta konbentutan hertsita egon direnei hori gertatzea.

Euskara zapalduen zerbitzuko

Pedagogia eta zientziak zerbait eta norbaiten zerbitzurako behar dute egon: gurean argi dago aukera: euskal langile herriaren zerbitzurako.

Klaseen arteko borroka zuritzen duen pedagogia onhar? ezinezkoa den bezala, ezin onhartuzkoa da baita euskal langileriak sofritzen duen nazional zapalketa estali nahi duen pedagogia ere.

Hau konprenitzean eta konpreni ahal dezakegunean inperialismoaren zapalkuntza nagusitze neurrian ematen dela gizarte zapalduaren ezabatze historikoa ere, ulertuko dugu zapalketa honek berekin daramala kultura ezabatzea ere.

Haatik eta arrotzen hatzaparretatik askatzen den gizarteak kulturan gora doan hurratsari egiten diolako, askatasun borrokak, ekintza kultural bat behar du izan.